|
Elkarte hau, bizkaitarrengan astronomiarekiko
interesa pizteko helburuaz sortu zen 1982.ean. Egun, elkarte honen egoitza,
Bilboko Iparragirre kaleko 46.ean 5.e-n dago kokatua, Bizkaiko
Foru Aldundiaren lokaletan. Hirihilebetero, GALILEO
BULETINA gitaratzen da eta hau bazkide eta laguntzaileen artean
dohainik banatzen da. Hilero, Bilboko Etxebarria Parkean behaketa publikoak
egiten ditugu nahi duen orok parte har dezakelarik, Bilboko
Udalaren laguntzaz. Honetaz gain:
-
Urduña, Zugaiztieta (La Arboleda) eta antzeko inguru ilunetan behaketak
-
Batzarrak, hitzaldiak, argazki esposaketa eta bideo emanaldiak
-
Astroargazkigitza eta CCD ekintzak
-
Teleskopio eta honen gehigarrien eraikuntza
-
Astronomiari buruzko liburutegi zabal bat dugu
-
Aldizkarietan izen-ematea: TRIBUNA DE ASTRONOMIA, ASTRONOMY, SKY&TELESKOPE,
etab...
|