Galileo Boletinean argitaratuko diren lanak egileak berak eginda izango
dira
Artikulu hauek aurretiaz argitaratuak izan litezke, lan-edukiaren egile-eskubideak
mantentzen diren bitartean.
Beste egileren baten lana interesgarria balitz, hau, bai osorik zein moldaturik
argitara liteke, egilearen baimen esplizitua izanik.
Itzulpenen argitarapenerako arau berbera aplikatuko da
Boletinean sartutako imaginak, grafikoak, eta abar, egilearen jabegoa izango
da eta horrela ez balitz, argitaratzeak, eskatzen duen egilearen baimena izan
beharko du.
Idatziekin batera "hiperloturak" onartzen dira gaiarekin zer
ikusirik duten beste web-orriekin , edota beste idazleren baten lanataz aipamena
eginez, hauen egile-eskubide baimena izanik.
Galileo Boletinen ale guztien edukiak, dagozkion egileen jabegotzat hartuko
dira edota Bizkaiko Astronomi Elkartearen jabegoan sorospidez izango dira
edonon argitalatzeko eskubideaz, kasu bakoitzeari dagozkion murriztapen legalak
kontutan hartuz.
AAV-BAE ko Boletinen edukiak holako arauekin argitaratu daitezke:
AAV-BAE ren baimena eskatu beharko da
Jatorria aipatu beharko da
AAV-BAE ren baimen espliziturik izan gabe ezin izango dira artikuluen
edukiak inondik inola aldatu
AAV-BAE ren Buletinen edukiak, ezin dira dirua irabazteko, merkatal helburuz,
edo besteren baten mozkinetarako izango.
Artikulu hauetan astronomiari lotutako ekintzak eta merkatal markak zabalkuntzaren
xedez aipatuta izango dira soilik. Merkatal marka horien erabilera, bere jabearen
baimena izanik egingo da.