ASTRONOMIARI SARRERA (II)

Juan A. Somavilla

Gure web-aren erregistroan, atal honen hasiera sarritan ikusia izan dela jakiteak asko eta asko poztu gaitu. Bisitarien iruzkinek, gure Elkarteko lanak kalitatedun eginkizunak balakatzen dizkigute, eta hildo horretan jarraitzen saiatuko gara. Beraz, ikasle berriek Astronomiaren ezagutzaren ikasketei jarraipena eman ahal izango diote.

Aurreko artikuluan Ortziaren behaketan Planisferioaren erabilera ezinbesteko tresnatzat proposatu genuen. Beraz, neguan zehar, geure begi eta tresna miragarriei esker konstelaziorik disdiratsu eta ikusgarrienak behatzerik izan dugu.

Astroen ezagutza hobea, begiez soilik egindako behaketa baino sakontasun handiagoz lortzea uzten gaituen tresnarik ba ote?

Binokularra edo prismatikoa teleskopioarekin ere behaketak egiten ari zarenean, bilaketa arina eta lagungarria egiteko balio duen tresna da. Aurretik bere egitura (eraiketa) ezagutzen badugu, bere ezaugarriak eta mugak askoz hobeto ulertuko ditugu, eta honekin batera, astronomi behaketarako benetako baliozko den tresna bakarraren eraiketa eta funtzionamenduarena ere bai, hau da, Teleskopioarena. Has gaitezen.

 

esquema prismaticos

1go irudiak bere eraiketan erabiltzen diren elementu optiko minimoen egitura eskematikoki irudikatzen du. A atala, objetibo nagusia (printzipala) deritzaiona, sistema errefraktari akromatikoa eratzen duten bi lentez osaturik dago. 1 lenteak, bikonbexu deritzaionak, zuzendu beharko diren aberrazio kromatikoak sortzen ditu, (nahiz eta aberrazio guztiak kendu ezinak izan).Eta hau guzti hau, 1.go lentearen atzetik beste lente urrunkor edo dibergente bat kokatuz lortzen da, ondorioz honek 1.go lentearen argi izpiak kontrako norabidez desbideratzen ditu. Horrela, bizpahiru koloreko oinarrizko uhin luzeerei dagozkien argi izpiak Plano Fokalaren puntu berean topo egiten dute.

Objetiboak jasotzen duen argiak, erabateko isladapeneko prismetako lehenean intziditzen du, eta bere barruko ormetan irudia isladatuz bigarren prismara argia zuzentzen du (prisma biak berdin berdinak dira). Prisma hauen funtzioa zera da, irudia zuzentzea, hots, irudia normalean ikusten dugun bezalaxe jartzea. Argia bigarren prisman isladatzen da eta okularrera zuzen zuzen doa (okularrak fabrikatzaileak esandako handipenak ematen ditu). Okularra lente multzo pare bat edo gehiagoz osaturik dago. Zenbat eta lente-multzo gehiago, gero eta irudien kalitatea hobea izango du. Ikusten duguneko eremuaren kalitatea, bere eraiketaren araberakoa da, eta halaber, planoagoa eta aberrazio optiko hondarrez urriago izango da. Ondorioz jakina Prismatikoa garestiagoa izango dela .

Datozen artikuluetan okularraz hitz egingo dugu, astronomi teleskopioen elementurik garrantzitsuenetakoa da eta. Prismatikoetan, horrelako elementuak (okularrak) ezin dira aldatu, baina teleskopioetan aldiz bai, eta hori dela eta prismatikoek guztiz erantsita, okularrak finko atxekirik daramatzate.

Objetibo ona, kalitate handiko eraiketaz gain, bere lenteak mintza edo estalpen anti-isladatzaile berezi batez ukitua (tratatua)izanikoa da, beraz, honako mintzak lenteen barruko isladapenak ezeztatu, eta irudi kontrastatuak ematen dituena da. Estalpen hau dela eta, objetiboa aurrez ikusirik lenteek laranja edo more kolorea hartzen dute. Gaur egun, optikagintzan erabilitako teknika aurreratuekin lenteen kalitatea hobetu dute. Baina kontuz okasio-prismatikoekin, merkeegiak direnekin, objetibo eta begitakoa (okularra) kalitate gutxikoa izaten baita eta kalte baino ez dio emango geure bistari. Prismatikoak erosterakoan zalantzarik baduzu, Astronomia Elkarteko kideekin kontsultatzea gomendiozkoa da.

EZAUGARRIAK

Binokularrak normalean, bere kanpoko egituran idatzita agertzen diren bi zifrekin definitzen dira, hau da, 7x50, 10x50, 11x80, etab... eta hauek dira astronomizaleek gehien erabiltzen dituzten neurriak. Hala eta guztiz, badago lurtar behaketarako beste neurrikoak eta besterik, askoz hobe eta garestiago denik, astronomi behaketarako.

Lehenengo zifrak, prismatikoak ematen duen handipena azaltzen du (7, 10, 11, etab.) eta bigarrenak (50, 80, etab.) objetiboen diametroa da milimetrotan (mm)

Zenbat eta objetiboaren diametroa handiago izan, gero eta argitsuagoak izango dira prismatikoak. Handipen handiagoz eta objetiboaren diametro berdinez, prismatikoak ilunagoak izango dira.

Handipen handiagoz eta objetiboaren diametro berdinarekin, "irteerako betseina" txikiagoa izango da. Datu hau garrantzia handikoa da zeren eta bere diametroak prismatikoekin ikusten den eremua definitzen baitu eta ikusten den eremuaren angelua handiagoa edo txikiagoa izango da.

Handipen txikiagoz eta objetiboaren diametro berdinarekin "irteerako betseina" handiagoa eta prismatikoa argitsuagoa izango da, hots, argi gehiago jasoko du. Edozein tresnarentzat "argitasuna" garrantzitsua da oso.

Behar beharrezkoa da prismatikoaren optika oso orekatua izatea, hots, bere objetiboaren diametroa neurrikoa izatea, okularrak ematen duen handipenarekin orekatua egotea. Horrela lortzen den ikuste-eremua argitsua eta garbia izango da barruan agertzen diren gauza guztiak gardentasun handiz ikustea lortuko delarik.


Objetiboaren diametroa eta handipenaren arteko zatiketa eginez, prismatikoaren irteerako betseinaren diametroaren neurria kalkulatzen dugu.

Iluntasunean, gau-behaketetan, gizasemearen begiaren betseinak edo niniak dilataziorik handiena hartzen du, 7 mm gora behera. Zahartzaroarekin berriz txikiagoa egiten da. Hori dela eta komenigarria da, prismatikoaren irteerako betseina 7 edo 8 mm ren tartekoa izatea. 5mm baino txikiagoak eta 8 edo 9mm baino handiagoak ez dira astronomi-behabetetarako batere egokiak. 5mm ko neurriaren azpitik iluna den eremu bat zehazki ikusteko ez du behar adina den argia pasatzen uzten; eta 8 edo 9mm ko neurriaren gainetik, begiaren betseinak ezin du argi-informazio guztia jaso bere diametroa txikiegia delako, eta behaketa oso ezerosoa bihurtzen da.

Prismatikoak argiaren aurrean, eta begietatik 20 edo 30 cm-tara kokatzen baditugu zirkulu argitsu pare bat ikusiko ditugu okularretik eta hauexek izango dira "irteerako betseinak" deritzaienak.

Gure prismatikoaren irteerako betseinaren diametroa kalkulatuta badaukagu,

Ps = D objetiboarena / handipena mm tan. 7x50 = 50/7 =7,14

Neurri hauxe irteerako betseinako diametroarena da. Eta argitasuna, balio honen karratua izango da, 7,14 x 7,14 = 50,97 (emaitza honek argitasun handiko tresna optikoa dala adierazten du). 10 x 50 => ( Ps = 5 ) Argitasuna = 25 (bestearen argitasunaren erdia). Nik azken hau erabiltzen dut eta oso emaitza onarekin. Astronomi-behaketarako 25 eko argitasun neurritik behera ez dira batere gomendagarriak.

Gogora diezaiegun ikusmena zuzentzeko lenteak erabiltzen dituztenei, ez dituztela inondik inora beharrezko, eta prismatikoen fokuratzearekin beren akats optikoa zuzendu dezaketela, baina noski kontutan izanik astigmatismoa daukatenek ezin izango dutela prismatikoekin mota horretako akatsik zuzentzerik.

Beno, prismatikoaren eraiketa, bere gaitasun teorikoa eta ezaugarri teknikoak ezaguturik, bada ordua berarekin praktikan has gaitezen.

IRUDIEN FOKURAKETA EGINEZ

Lehenik eginen duguna prismatikoak hartzean, eta izar edo planetaren bati apuntatzerakoan, fokuratze gurpil nagusia erabiliz fokuraketa gauzatzea izango da. Egite hau oso arrunta da astronomizaleen artean, baina ez da modu zuzena. Ikusi nahi dugun irudiari errendimendu handiena atera nahi badiogu 5 minutu inguru dirauen prozedura egin behar baita. Burutu beharreko urratsak ondokoak dira:

Irudiak argiak izan behar dute izarrak puntualki agertzen direnean, puntu perfektu eta argitsu bezala izan behar baitira. Kasurik gehientsuenetan aberrazio optikoak ez dira guztiz ezabatzen eta batez ere "koma" deritzon motako aberrazioa, non tresnarik gehientsuenetan ageri den. Beste aberrazio bat, "barrilete" deituriko distortsioa da, ikuste-eremuaren perimetroan agertzen dena. Binokulareengan inbertitzen dugun diruaren araberakoa izango da noski zorigaiztoko efektu hauen agerpena.

Prismatikoen behaketa luzeetan beharrezkoa izaten zaigu euskarri finkoren baten erabilera, era erosoan utz diezagun lan egiten eta aldi berean tresnaren bibraketak galerazi ditzan. Hitzegiten ari gareneko euskarri finko hau ez da besterik tripode bat baizik, eta bere egonkortasuna modu zuzenean bere egiturari zor dio. Prismatikoa tripodeari pieza metaliko batekin eransten zaio: mota honetako piezak argazki dendetan non nahi daude, baina praktikoena prismatikoen egitura tripodeari lotzen diona da, baina fokuratzea errazki uzten diguna.

Prismatikoa prest ezartzerakoan betiere izar edo planeta komenigarrienak aukeratu behar ditugu ikuste eta tripodearen bi manduen erabilpen egokiena egitearen zentzuan baina.

Prismatikoaren gaitasuna frogatzeko parada egokia, neguko gauetan Pleyadeetako kumulu zabalerantz zuzentzean datza, eta kontura gaitezke, berau edozein planisferiotan ederki adierazia dagoela. Gai izan behar gara era garbian zazpi izar nagusi errazki bereizteko. Hauek soberan sartzen dira prismatikoen ikuste-eremuan. Izar hauen inguruan eta artean argitasun gutxiagodun baina bikainki fokatuta beste zenbait ageriko dira. Ikuskizun harrigarria da fenomeno hau. Bada binokularra aztertzeko test-metodoa, haien zenbaketa eta kokaeraren irudia Atlas izardun batenarekin konparaketa eginez.

Urtean zehar, gure satelite den astroa dugu, Ilargia. Ilberan eta ilgoran batez ere, "kraterrak", "itsasoak" eta beste ilargi-egiturak beha itzazu, beren ikusketa gozatuz. Behaketa hauek irudikatzeak, behatzaileari ikusten duenarekin kritiko izatera bultzatu eta honekin batera ilargiaren atalen izenak eta bere izaera bereganatzen lagunduko dio.

Urte osoan zehar gaueko hainbat ordutan eta eguraldiak uzten digunean Ursa Major konstelazioa ikusgai dugu. Ekipoa frogatzeko beste zeregin bat, "gurditik" tiratzen duten "mandoetako" erdiko izarra behatzea da. Aipaturiko izarraren izena Mizar da, eta izar bikoitza da, izatez anitza, baina prismatikoen bidez multzoko izar bi disdiratsuenak baino ez ditzakegu ebatzi. Bistaratuko dituguneko ilunena Alkor du izena. Bistaratze hau ikusketarako oso ariketa aproposa da, eta erabilpenerako tresnaren azterketa mundiala.

Urtaro hotz honetan ortzi miresgarria dugu, eta udaberriaren hasieran, gauaren lehen bi orduetan oraindik ere sekulako ikusgaitasunez eskura dugun Oriongo konstelazioa ageri da, "Ehiztaria" ezizenez ere ezaguna berau. Konstelazioaren erdigunean badira hiru izar, hodeiertzera begira daudenak eta hauek Ehiztariaren Gerriko -arena egiten dute. Hauen bertikalean, lur hodeiertzean, eta hauengandik hurbil, bada prismatikoekin behatuz ikus daitekeen puntu dirdaitsua. Egitura nebulatsu baten petalo formako itxura du, era arruntean "Oriongo Nebulosa" edo Messierren katalogoko M42 izenez ezagutzen dena. Bere ikuspena, txundigarria da, ez teleskopioz egindakoa bezain beste, baina bai ikusgarria, oso disdiratsua baitelako.

Udako oporretako gauetan, Andromeda edo M31 izeneko galaxiari begiratu bat ematea derrigorrezkoa dugu. Berriro ere planisferioak bere ipar ekialdeko hodeiertzarekiko altuera eta Cassiopeia -ren arteko konstelazioen eta Pegasus -en karratuarekiko distantzia erakusten digu. Gaua garbia eta iluna baldin bada, hodeitxo algodoitsua ikusi ahal izango dugu, baina binokularraren eremuan ikuskorra izango dena; ahaztezineko irudia.

Beno, ortziaren esfera ibili genezake eta aldi berean behatzen ari garelarik zeruko objektu ugariak zenbatzerik badugu, izarrak zein planetak besteak beste. Behatzaileen esku dago behaketan egon beharreko ordu kopurua. Prismatikoak eta Planisferioa oso tresna potenteak dira. Modu orekatuan erabiliz eta beren ezaugarriak esplotatuz Unibertsoaren elementu bitxi eta ederrenez atsegin izango dugu. Jarraituko du.